Taldeen gainbegirada

Klubeko talde desberdinek kirol arloan izandako denboraldiaren gainbegirada egiteko unea iritsi da 2023-2024 denboraldi honetan.

 

U8

Dozena erdi jokalarirekin hasi izanagatik, bilakaera ederra izan du klubeko talderik gazteenak eta denboraldia 15 jokalarirekin bukatu dute. Bizkaiko beste eskolekin batera 12 topaketetan parte hartu dute, Iruñea eta Sarako bidaiez gain. Eskerrik beroena staffari, “Olano”, Asier eta “Kiki”.

 

U10

Kopuru aldetik Eskolako talderik txikiena izanagatik ere, 3 neskaz eta 10 mutilez osatutako taldeak, denboraldi bikaina burutu dute Bizkaiko Eskolarteko eta partida berezien artean 17 neurketarekin. Egoitzek, Armandok, “Tato”k eta Sergiok osatutako staff paregabea lagun izan dutela. Eskerrik asko talde!

 

U12

Roberrek, Bakedanok eta “Poti”k gidatutako staffaren laguntzaz, 26 neska mutilez osatutako taldeak, Bizkaiko Eskolarteko 15 neurketa eta beste 3 neurketa berezi gehiago jokatu dituzte. Gainera, Bizkaiko Eskolarteko azpitxapeldunak izan ziren. Txalo handi bat talde osoari.

 

U14

25 neska mutilez osatutako Eskolako talderik nagusienak, Errugbia Euskaraz zelaia eta postuak aletxoa lantzeaz gain, Bizkaiko Eskolarteko 14 norgehiagoka, beste 3 partida berezi eta “Agur U14 Topaketa” jokatu zituen. Eskerrik asko staff osoari, Nere, Itziar, David Maeztu, Aratz eta David!

 

U16

Formazio mailako talderik gazteenak, 35 neska mutil izan ditu denboraldian zehar. Euskal Ligan aritu da eta lehen mailako azken fasera heltzea lortu zuen arren, finalaren ateetan geratu zen finalaurreko kanporaketa ezin gainditurik. Hala ere, 19 partida jokatu dituzte denboraldi honetan eta talde honetako jokalari askok, mutilen U18 taldea eta Senior Neskak taldea osatu dituzte. Irakaspen handia jokalarientzat eta ekarpen garrantzitsua U16 taldera bueltatzean. Eskerrik asko staff osoari, Ekaitz, Urko, Barrene, David Roman, Askasibar eta beste hainbat guraso!

 

U18

Adineko 17 mutilez osatutako taldeak, bigarren urteko U16 jokalarien laguntza izan du denboraldiari aurre egiteko. Euskal Ligako bigarren multzoan sailkatu dira eta denboraldian zehar 17 partida jokatu dituzte. Talde honetako jokalari batzuk hurrengo denboraldian senior mailan jokatzen hasiko dira. Eskerrik asko Mikel, Zorion eta Mar staff talde nekaezinari!

 

Senior Mutilak

36 jokalariz osatutako taldeak, 22 partida jokatu ditu denboraldian zehar eta Euskal Ligako lehenengo mailan 6. postuan bukatu dute, azken fasera sailkatzeko aukerarik gabe. Txalo handia Dani eta Saratxo staffari!

 

Senior Neskak

35 jokalariz osatutako talde gazteak, final laurdenetarako kanporaketan bukatu zuen bere Euskal Ligako lehenengo mailako ibilbidea. Denboraldi honetan 20 partida jokatu ditu, tartean, “Durango Neskak Rugby Txapela 2023”. Txalo handia Jokinek eta Sabinek osatutako staffari!!

 

Argazkiak: DRT & Pedro Moreno

https://www.euskadi.eus/traductor/