Gabonak 2019
Partidurik ez egon arren, gabonak ekintzaz beterik egon dira.
Txikienek, beste urte batez, errugbi gabonak koloniez gozatzeko aukera izan dute. Guztira 40 umek hartu dute parte aurtengo edizioan. Izotz pistaz, rokodromoaz, igerilekuaz eta nola ez errugbiaz batera pasa dituzte gabonetako oporretako goizak.
Entrenatzaile, delegatu, laguntzaile eta sponsorrek, esker on koktelean parte hertzeko aukera izan zuten abenduak 27an. Klubean laguntzaile direnak eskertzeko aukera ederra izan zen giro paregabean. Berriz ere eskertu nahi ditugu, beste urte batez, kluba aurrera eramaten lagundu duten guztiei.
Bestalde, errugbi tabernak 30 urte bete ditu zabaldu zenetik eta ospatzeko, taberna zabaltzen lagundu zutenak jai txiki batera gonbidatu ziren abenduak 28an.