Taldeen gainbegirada 2024-2025

Klubeko talde desberdinek kirol arloan izandako denboraldiaren gainbegirada egiteko unea iritsi da 2024-2025 denboraldi honetan.

 

Barneratzailea

Denboraldi honetan lehen aldiz, talde barneratzailea martxan jarri da eta zabalkunde lana egin ondoren, entrenamenduekin hasi ziren, barikuro Arripausuetan Martinez, David, Jon, Ortuzar, Ane eta beste laguntzaile askorekin. Segi dezala proiektu garrantzitsu honek aurrera!

U8

Bilakaera ederra izan du klubeko talderik gazteenak eta denboraldia 24 jokalarirekin bukatu dute. Bizkaiko beste eskolekin batera 11 topaketetan parte hartu dute, Iruñeako bidaia eta Sarako bisitaz gain. Eskerrik beroena staffari, “Olano”, Egoitz, Nora, Naroa, “Kiki” eta “Toki”ri.

U10

25 jokalariko taldeak denboraldi bikaina burutu dute. Bizkaiko Eskolarteko eta partida berezien artean 16 neurketa izan dituzte. Asierrek, Armandok, “Tato”k eta Sergiok osatutako staff paregabea lagun izan dutela. Eskerrik asko talde!

U12

Roberrek, Igorrek, Iñigok eta Aratzek entrenatutako; eta Libe eta Ibonek gidatutako staffaren laguntzaz, 17 neska mutilez osatutako taldeak, Bizkaiko Eskolarteko 14 neurketa eta beste 2 neurketa berezi gehiago jokatu dituzte. Txalo handi bat talde osoari.

U14

33 neska mutilez osatutako Eskolako talderik nagusienak, Errugbia Euskaraz Jokaldiak aletxoa lantzeaz gain, Bizkaiko Eskolarteko 16 norgehiagoka, beste 2 partida berezi jokatu zituen. Eskerrik asko staff osoari, Nerea, David Maeztu, “Poti” eta Asier Bakedanori!

U16

Formazio mailako talderik gazteenak, 19 neska mutil izan ditu denboraldian zehar. Euskal Ligan aritu da, hirugarren multzoan, 22 partida jokatu dituzte denboraldi honetan, horietako bi, Sarako Izarra eta Hanburgoko St. Pauli taldeekin. Eskerrik asko staff osoari, David, Urko, Gorka, Enrique, Askasibar, Arrizabalaga eta beste hainbat guraso!

U18

23 mutilez osatutako taldeak, Euskal Ligako lehenengo multzoan sailkatu dira eta denboraldian zehar 20 partida jokatu dituzte, tartean Sarako Izarrarekin jokatutakoa. Talde honetako jokalari batzuk hurrengo denboraldian senior mailan jokatzen hasiko dira. Eskerrik asko Mikel, Zorion, Enrique, Mar eta Lucca staff talde nekaezinari!

 

Senior Mutilak

33 jokalariz osatutako taldeak, 24 partida jokatu ditu denboraldian zehar eta Euskal Ligako lehenengo mailan 9. postuan bukatu dute. Maila mantentzeko promozioan garaile atera ziren bigarren mailako La Unica taldearekin jokatutako kanporaketan. Eskertza Dani, Martinez, Ander, Enrique eta Saratxo staffari!

Senior Neskak

27 jokalariz osatutako talde gazteak, final erdietan bukatu zuen bere Euskal Ligako lehenengo mailako ibilbidea. Denboraldi honetan 19 partida jokatu ditu, tartean, “Durango Neskak Rugby Txapela 2024”. Txalo handia Urik, Sabinek eta Enriquek osatutako staffari!!

Traducción: www.euskadi.eus/itzuli