Senior Neskak 2.Mailako Euskal Ligako txapelduna

Zazpi garaipen eta berdinketa batekin 37 puntu lortu ditu dagoeneko

Pasaden larunbatean (0-53) Domiberia R.C. Rioja, bigarren sailkatuaren aurka etxetik kanpo irabazi ondoren, DRTko Senior Neskak taldeak irabazi du Emakumezkoen 2. Mailako Euskal Liga, txapelketa amaitzeko bi jardunaldiren faltan.

Asteburuko liga konpromisuan taldeak ligako zortzigarren jardunaldiari aurre egiten zion 15 jokalari besterik ez zituela, baina aldez aurretik jakinda zer zegoen jokoan. “Irabazteak automatikoki txapeldun bihurtzen gintuen eta galtzeak aldeak murriztea ahalbidetuko zion Riojari. Horregatik oso partida serioa planteatu genuen, eta denbora bakoitzeko gutxienez bi entsegu egitea jarri genuen helburu gisa. Hala ere taldeak oso ondo erantzun zuen, eta lehen lau entseguak lehen hogei minutuetan iritsi ziren; beraz, merezitako eta landutako garaipena izan zen”, adieazi du Sabin Goiti taldeko teknikariak.

Txapelketaren lehen postua ziurtatuta, bi jardunaldi geratzen dira oraindik, eta taldea lesionatutako jokalariak berreskuratzen saiatuko da. “Azken bi partida horiei aurre egin ondoren, lagunarteko partiden bila jarraituko dugu, lanean jarraitzeko”, gehitu du pozik entrenatzaile durangarrak.

ZORIONAK NESKAK!