Senior Mutilak taldeak porrot berri bat jaso du

ARRASATE 21-10 SENIOR MUTILAK

Ez zen partida ona izan larunbatean DRTko Senior Mutilak taldeak jokatutakoa eta bigarren porrota jarraian jaso zuen, aurreko jardunaldian Elorrioren aurka galdu ondoren.

Santos Regil entrenatzailearen hitzetan, “ez gu ezta Arrasate ez ginen fin ibili, baina agian aurkaria hobeto aritu zen planteatutako jokoari begira, eta min handia egin zigun. Partida ona ez izan arren, une batzuetan merezi gabe markagailuan hurbildu ginen, baina ez zen gure eguna izan”.

Porrot berri hau joan den astean egindakoari gehitu behar zaio, baina hala ere entrenatzaile ordiziarra lasai eta fidakor agertu da. “Azken emaitzak ez dira onak izan eta horrek orain arteko dinamika hautsi egiten du, baina gogor entrenatzen jarraitzea eta asteburu honetan atseden hartzea tokatzen zaigu, ligako hurrengo konpromisoaren aurretik sentsazioak berreskuratzeko”.

argazkia: Pedro Moreno