Sara, Euskal Herriugbia [kronika & argazkiak]

Pasa den zapatu honetan, hirugarren urtez, Sarako Izarra klubarekin topaketa burutu genuen. Aurten, eskola osoa, U8, U10, U12, U14, alegia, eta Formazio mailako U16 taldeekin egin genuen bidaia. 150 pertsona baino gehiagoko espedizio zabala Lapurdi aldera mugituaz.

Eguna euritsu hasi izanagatik ere, Lizuniagako mendatea atzean utzi eta Sarako Animainea zelaira heldu eta gutxira, euria gelditzen hasi zen. Beranduago eguzkia lagun izan genuen.

11:00etan U8, U10 eta U12 taldeen txanda izan zen; 12:15etan, U14 taldeena. Ohiko partidak izan ziren hasieran baina elkar nahastuta bukatu genituen partida hauek.

Familia argazki erraldoia ere ez zen falta izan eta U16 taldeen partidaren aurretik, Eskolako jokalari eta familiek hirugarren denborez eta bazkari goxoaz gozatzeko aukera paregabea izan genuen, bertako familiekin hartu emana indartzen genuen bitartean.

15:30etan U16 taldeen txanda izan zen. Partida honen ondoren, Eskolako talde eta familiek, bueltako bidea hartu zuten eta Formazio mailako taldeak, hirugarren denboraren ondoren egin zuten Durangorako bueltako bidaia.

Hitz hauen bitartez, eskerrik beroena Sarako Izarra klubari eta Sara Senpere Errugbi Eskolari jasotako harrera bero eta paregabearengatik. Besarkada beroa danei eta hurrengo urtera arte Durangon!

https://www.euskadi.eus/traductor/