“Penagarria izan arren, hirugarren denbora gabeko errugbia jokatzen ikasi behar dugu”
Antxon Iriondo, Senior Mutilen kapitaina da. Pandemia garaian ere kapitainak, lagunak eta DRTko familiakideak. Gaurko solasaldiaren protagonista Antxon Iriondo da.
Pandemia garaian osasuna lehentasuna bilakatu da. Nola bizi izan duzu eta bizi duzu egoera hau?
Ba ahal den eta normaltasun handienarekin, entrenamendu eredu hau berria da denontzako, baina beharrezkoa praktikatzen dugun kirola aurrera eramateko. Egia esan, oso berandu hasi gara alde fisikoa lantzen eta pandemia-olatu batetik bestera liga prestatzean erreakzio-denbora minimoa da.
Egungo egoeran egokitzapena derrigorrezkoa izan da. Nola daramazue?
Liga aurredenboraldi barik hasteak bebai gorputzean ondorioak eragiten ditu. Hala ere, bestelako kirol guztien antzera, pertsonen arteko kontaktua minimoa izatea ahalegindu behar gara. Batez, kirol-instalazioetan sartzean, bidaiatzean edota aurkariekin zelaitik kanpo elkartzean. Penagarria izan arren, hirugarren denbora gabeko errugbia jokatzen ikasi behar dugu ere.
Nola daramazu denboraldi arraro hau? Ze nolako sentsazioekin bueltatu zarete?
Gogo askorekin! Denbora gehiegi pasatu dogu kirola egin barik eta betiko formatoa ez izan arren errugbia izaten jarraitzen du. Ea denboraldia gaur egun ikusten dugun bezela bukatzeko aukera dugun, gelditu barik.
Talde moduan nola zaudete, entrenamenduen etenak eragina izan du?
Taldea kolpatuta dago, jende asko falta da eta gure estiloko Klub batean oso arraroa egiten zaigu betiko lagunak ikusteari utzi izanak. Pandemiari eta birusak dakarrenari errespetua izatea normala da, ondorioz askok ez dute fitxa atera aurten. Horregatik faltan botatzen ditugu aurten talde kirola egiteari utzi duten guztiei. Adibide bezela gure kapitaina izandakoa Aritz Iraeta. Talde bat, zutabe nagusi barik eramatea, oso zaila izaten da.