M8: Emakumeen Nazioarteko Eguna

Urtero bezala, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu eta aldarrikatzeko eguna da. Gaur egun ere, bide luzea dugu egiteko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra lortzeko, eta, horregatik, ezinbestekoa da emakumeen eguna aldarrikatzen jarraitzea.

Zentzu horretan, Durangon eta eskualdean hainbat jarduera eta mobilizazio antolatu dira emakumeen eskubideak aldarrikatzeko. Durango Rugby Taldeak ekintza ezberdinetan parte hartzera animatzen zaituztegu.