II. Agur U14 Topaketa 2024

Maiatzaren 18an ospatu genuen Arripausueta zelaian eta bertan; HernaniAtletico, SaraSenpere, EibarMutriku, Durango eta Bambinarians taldeek parte hartu zuten.

Topaketa honen inguruan, …  Asmoa da despedida ekitaldia izatea errugbi eskola utzi eta klubeko jokalari izango direnentzat; agur esateko modu bat, “adios, “au revoir”, baina errubi zelaian gozatzen.

Topaketa honek berezitasun bi izango ditu, batetik, ez da markagailurik egongo, beraz sailkapenik ere ez; horrekin lortu gura dugu jokariak jokoaz baino ez daitezen arduratu. Bestetik, taldeetako bat, Barbarians taldeak edizio honetan Bambinarians izenez jardungo du, eta talde guztietako jokalariek osatuko dute; halaber, Bambinarians taldearen partida bakoitzean, jokalari guztiak ariko dira zelaian, txandaka.

Horrela bada, AGUR U14 TOPAKETA 2024 honen ezaugarria adiskidetasuna izan dadin gura dugu.

Topaketa giro edarrean joan zen eta ondoren, hirugarren denbora – bazkari edarra izan genuen, U14 taldeko gurasoek prestatua. Eskerrik asko gurasoei!

Eskerrik asko ere Durango Kirolak, Durangoko Udala, Sukia Eraikuntzak, epaileak eta bestelako laguntzaile guzti guztiei!

Topaketaren aurretik, komunikabideen aurrean, aurkezpen ekitaldia egin genuen maiatzaren 14ean eta komunikabideek jasotakoa hemen eransten dugu Topaketako argazkiekin batera.

https://www.euskadi.eus/traductor/

Komunikabideak:

ANBOTO

DOT

DURANGON

EL CORREO