“Errugbian jokatzeko aukera izaten jarraitzen dugu eta uste dut esperientzia aberasgarria izan daitekeela”

José Antonio Martínez ‘Marti’, senior mutilen taldeko jokalari ohia, 2021-2022 denboraldiko U18 Formakuntza taldeko entrenatzailea da

Pasaden denboraldiaren amaieran botak zintzilikatzea eta errugbiaren praktika aktiboa uztea erabaki zenuen, baina aurreratu zenuen zure etorkizuna kirol honi eta DRTri lotuta egongo zela. Orain, U18 taldeko teknikariaren ikuspegitik. Aldaketa handia nabaritu duzu?

Oraintxe bertan jolasean ari ez banaiz ere, beti dago kartutxo bat erreserbatuta. Jokalari izatetik entrenatzaile izatera aldatzeari dagokionez, orain ez dut kolperik hartzen, baina, gainerakoan, ez da ezer aldatu. Emozionatu egiten naiz oraindik ere eta urduri egoten naiz partiduetan.

Zer balorazio egiten duzu denboraldi hasieraz? Nola ikusten duzu taldea?

Oso jokalari gutxi ditugu, baina talde ona gara, eta nik ondo eta pozik ikusten ditut, ondo ari direlako lanean; horregatik, ahalik eta gehien motibatzen saiatzen naiz.

Alde horretatik, U18 taldeko jokalari faltaren ondorioz, indarrak batu dituzue Getxo Rugby taldearekin eta elkarrekin lehiatu zarete denboraldi honetan Euskal Ligan.

Hala da bai. Alde batetik, pena da hara joan behar izatea eta DRTren kamiseta ezin janztea, baina pozik gaude eta bere kamiseta gurea balitz bezala defendatzen dugu. Guretzat eta jokalarientzat garrantzitsuena da errugbian jokatzeko aukera izaten jarraitzen dugula, eta uste dut neurri batean esperientzia aberasgarria izan daitekeela gure jokalarientzat, beste klub batekin, beste jokalari batzuekin eta beste teknikari batzuekin lan egiten dugulako.

Nola antolatzen edo uztartzen dituzue entrenamenduak?

Asteburuan jokatzea tokatzen bazaigu, normalean ostiraletan joaten gara entrenamendua egitera. Atseden asteburua bada, asteazkenetan elkartzen gara. Egia esan, gazteak pozik daude, eta ni ere bai. Gora DRT beti!


José Antonio Martínez ‘Marti’: entrenador del equipo U18

“Aunque ahora mismo no esté jugando, siempre hay un cartucho reservado. En cuanto al cambio de ser jugador a entrenador, ahora no me llevo golpes, pero por lo demás no ha cambiado nada. Me sigo poniendo nervioso y emocionando igualmente”.

“Estamos un grupo muy reducido de chavales, pero somos un buen equipo y yo les veo bien y contentos porque se está trabajando bien. Yo lo que intento es motivarles al máximo”.

“Por una parte es una pena que tengas que desplazarte allí y que no puedas vestir la camiseta del DRT, pero estamos contentos y defendemos su camiseta como si fuera la nuestra. Para nuetros chavales lo importante es que siguen teniendo oportunidad de jugar al rugby y creo que en cierta forma puede ser una experiencia enriquecedora para ellos porque trabajas con otro club, otros compañeros y otros técnicos“.