“Egoera oso aldakorra izan da, baina entrenamendu dinamika berreskuratzea izan da lortu dugun lorpen politena”

Aratz Gallastegi U18 Formakuntza taldeko entrenatzailea da

Aurreko astean U16 taldeko entrenatzaileen balorazioa ezagutzeko aukera izan genuen, gaur U18 taldeak izan duen ibilbidea errepasatuko dugu. Zentzu horretan, Durango Rugby Taldearen kirol zuzendaria izateaz gain, Aratz Gallastegi U18 Formakuntza taldeko entrenatzailea da.

Erraza izan da egungo egoeran entrenamenduen planifikazio bat eramatea?

Ez, bat ere ez. Aste batetik bestera faktore batzuk kontuan izan behar ziren eta kirol praktikan ze nolako eragina zuen aztertzea tokatu zaigu. Egokitzapena ez da erraza izan eta planifikazioan egoerak eragin nabarmena izan du.

Nola eraman duzu osasun egoerak eragin duen entrenamendu eta partiduen egokitzapena?

Egoera berria izan da guztiontzat eta esan bezala ez da erraza izan. Hasierako egokitzapena, berriz martxan jartzea gogorra izan da. Ezezaguna zen testuinguru baten, protokolo ezberdinekin eta behin martxan jarrita egokitu gara eta ondo egin dugu, baina horrek ez digu normaltasun bat eman. Denboraldi guztian egoera oso aldakorra izan da, beti dekretu eta neurriak kontuan izatea beharrezkoa izan da eta horrek ez dizu uzten rugbyan bakarrik zentratzen, baina lortu dugu kirol praktika aurrera eramatea eta alde horretatik pozgarria izan da.

Aurreko denboraldiko entrenamenduen etenak eta aurtengoa hain berandu hasi izateak ze nolako eragina izan du?

Eragin handia izan du. Gazteak denbora asko etxean egon dira kirola edo jarduera fisikoa egin gabe, orduan talde diziplina ez izateak ez du laguntzen eta geldialdi luze honek eragina izan du eta asko nabaritu da bueltatzea tokatu denean. Horregatik pandemiarengatik galdu izan dugun entrenamendu dinamika berreskuratzea izan da lortu dugun lorpen politena. Kostatu egin da, baina lortu dugu.

Taldeari begira ze nolako balantzea egingo zenuen txapelketaren ikuspegitik zein denboraldi osoaren ikuspegitik?

Denboradia gogorra izan da. Guri tokatu zaigun liga multzoa ez da erraza izan, indartsuagoak, nagusiagoak izan dira. Bestalde taldeari begira ere gurea talde gazteegia izan da eta kopuru aldetik ere justo ibili gara. Dena den zoriontzekoa da jokalari guztiek egin duten ahalegina, aurpegia eman dute eta nahiz eta hobetzeko gauzak egon horretarako da formakuntzaren etapa eta neska mutil guztiak zoriondu nahi ditu, baita guraso eta laguntzaile guztiak, delegatuak, medikuak…


Aratz Gallastegi además de ser director deportivo del DRT es también entrenador del equipo U18
“La situación ha sido muy cambiante, pero recuperar la dinámica de los entrenamientos ha sido nuestro mejor logro”
“En un contexto que era desconocido, nos hemos tenido que adaptar en base a diferentes protocolos, pero eso no nos permitido tener una normalidad y realmente no hemos podido centrarnos sólo en el rugby”
“Quiero felicitar a todo el equipo por el esfuerzo que han realizado porque ha sido una temporada realmente dura y complicada y también agradezco a los entrenadores, delegados, padres, madres y otros ayudantes del Club su dedicación”