DRT Streaming emanaldiak: Faktorian protagonista

Euskadi Irratiko Faktoria Magazina saioak kirol talde eta elkarteek egiten duten zuzeneko emanaldien berri eman zuen.

Izan ere, gaur egun indarrean dauden neurri sanitarioek ezinezko egiten dute partiduetan ikuslegoa  izatea eta horregatik berrasmatzea egokitu zaigu, gure taldeen partiduen zuzeneko emisioak eskainita eta gure Euskal Liga eta errugbia indartzen jarraitzeko aukera berri bat izan ahal dela kontuan izanda.

Durango Rugby Taldearen kasuan orain dela urte batzuk hasi genituen Youtuben bidezko zuzenekoak, partiduko soinuarekin, baina denboraldi honetan esatariak gehitu ditugu eta lan polit honetan arituko dira klubeko kide bi: Iñigo Beitia eta Verónica Legorburu.

Hona hemen Faktoria programan egindako elkarrizketa.