“Aurrerapausoa eman dugu bai banakako jokoan, bai kolektiboan”

Asteburu honetako jardunaldia jokatzea falta den arren dagoeneko txapelduna da DRTren 16 urtez azpiko Euskal Ligako B mailako taldea. Txalotzeko denboraldia egin dute.

Manex Pujana eta Aitor Uribe taldeko kapitainekin hitz egin dugu talde durangarrak lortutakoa errepasatzeko. Larunbat honetan azken partida jokatuko dute Errioxaren aurka (12: 00etan, Pradoviejo)

Zer balorazio egiten duzue denboraldiaz?

Manex Pujana.-Oso denboraldi betea izan da. Banakako jokoan zein kolektiboan aurrerapausoa eman dugu Zori eta Barreneri esker.
Aitor Uribe.-Ikasteko eta motibatzeko izan da. Uste dut denboraldi ona izan dela taldearentzat.

Zeintzuk izan dira gakoak jardunaldi baten faltan Ligako txapeldun izateko?

M.P.-Funtsezko partidetan eta eskuragarrienetan kontzentratuta eta motibatuta ateratzea.
A.U.– Uste dut garrantzitsuena izan dela inongo aurkariren aurrean ez erlaxatzea, alde handia egon arren.

Taldeko onena?

M.P.– Gure arteko laguntasuna eta elkar nola motibatzen garen.
A. U.– Jokalarien artean dugun giro ona eta elkarri zenbat lagundu diogun.

Hobetu beharreko alderdia?

M.P.-Talde gisa gehiago komunikatu beharko genuke azkarrago eta ordenatuago jokatzeko.
A.U.– Gehiago hobetu behar dugu taldeko jokoa, komunikazioa eta alde batera utzi banakako jokoa.

Zerekin geratzen zarete denboraldi honetan?

M.P.– Taldekideekin eta orain lagunekin eman ditudan une onekin.
A.U.– Ikasi dudan guztiarekin eta taldekideekin.

Zer suposatzen dizue ikurrina DRTko kapitain gisa eramateak?

M.P.– Harrotasuna eta erantzukizuna da.
A.U.– Erantzukizun handia taldea gidatu behar izateagatik.

Zer espero duzue Errioxaren aurkako azken partidatik?

M.P.– Lehen minututik entxufatuta ateratzea, irabazteko eta garaipenez beteriko saioa egiteko.
A.U.– Espero dut motibatuta eta partida irabazteko asmoz irtetzea zelaira, nahiz eta ezer jokoan ez izan.

Zer lortu nahi duzue klubeko jokalari gisa?

M.P.– DRTrekin Ohorezko Mailara iristea.
A.U.-Une honetan klubean jarraitu nahi dut eta DRTn jokalari bat gehiago izan.