Asteburu bete-betea [kronika, argazkiak eta bideoak]
Pasa den asteburua ekitaldiz beterikoa izan dugu DRTn.
Zapatu goizean, U8 eta U12 taldeek Mungiako Atxurizubi zelaira bidaiatu zuten, bertan U8ek Bizkaiko Eskolen arteko topaketan parte hartzeko eta U12ek Bizkaiko Eskolarteko finala jokatzeko Mungia taldearekin, gure jokalari gazteek azpitxapeldun garaikurra lortu zuten Mungian.
U14 taldeak Kataluniako INEF Lleida taldea jaso zuten Arripausuetan zapatu goizez eta partidaren ondoren, ez ohiko hirugarren denbora – bazkaria izan zuten opari trukatze eta hitzaldiz osaturik. Ondoren, herritiki zehar eta gure taldeko jokalariez lagundurik, Durango ezagutu zuten eta Ezkudiko frontoian, Durangoko Esku Pilota klubarekin elkarlanean, Frontoiko kirol modalitate desberdinak ezagutzeko eta praktikatze aukera izan zuten katalan zein euskaldunek. Esperientzia paregabea izan zen hau gazte eta nagusientzat; doakie hemendik Esku Pilotako lagunei gure eskerrik beroena.
U16 taldeak eguerdi partean Uni Bilbao taldea jaso zuen Arripausuetan Euskal Ligako 1.mailako finalaurreko kanporaketako joaneko partidan eta partida parekatuan, gure neska-mutilek 10-14 emaitzaz galdu egin zuten. Baina hurrengo zapatu honetan, maiatzaren 18an 15:30etan Bilbon, lau puntu horiek iraultzeko aukera izango dute bueltako partidan. Gertatzen dena gertatzen dela, gure animo eta txalorik beroena formazio mailako talde ososari.
Senior Mutilek eta U18 mailako jokalari batzuk, elkarren arteko lagunarteko partida jokatu zuten “Daniren Taldea”n eta “Saratxoren Taldea”n banatuta.
Hauen ondoren, Senior Nesken txanda izan zen, hauek Bera Bera Ordizia taldearen aurka final laurdenetako kanporaketako bueltako partida zuten eta joanekoan Donostian 24-24 berdindu ondoren, partida garrantzitsua zuten baina ezin izan zuten garaipena eskuratu gure neskek eta 17-41 emaitzaz galdu egin zuten eta final erditik kanpo geratu dira. Hala ere eta taldearen dinamika onari jarraiki, jokalari gazte askok erantzukizunezko partida honetan jokatu zuten eta euren trebetasuna erakutsi zuten. Eskerrik asko neska guzti-guztiei eta denboraldi txalogarria egin duzue!
Eguraldi paregabearekin hasitako zapatu hau ekaitzarekin bukatu zen Arripausuetan, eta tximisten indarra tarteko, Senior Nesken partida hamar minutuz eten behar izan zuen epaileak, hala ere eta zorionez, partida osoa jokatu zen bestelako gora-beherarik gabe.
Zapatuan baina ez zen asteburua bukatu eta domekan, Durango Rugby Taldeak Durangon osatzen duen mugimendu herrikoian murgildurik, “La Cuadri del Hospi” Elkarteak antolatutako “Gu be zuek gara” egunean parte hartu zuen bere lanaren bitartez, Landako Gunean jarritako txosnan lan eginez.
Bukatzeko beraz, eskerrik asko klubak aurrea jarrai dezan astebururo zein astero auzolanean eta lanean diharduzuen guzti-guztiei. Besarkada handi bat danei.
https://www.euskadi.eus/traductor/