Formazioko jokalariak Euskal Selekzioekin asteburuan
Ekainaren 17 eta 18 asteburu honetan, Euskal Selekzio desberdinekin aritu dira Formazio mailako jokalariak.
Espainiako Autonomien arteko txapelketa izan dute Valentzian U16ek eta Angelun lagunarteko txapelketa U18ek zazpiko errugbi modalitatean eta bertan, Maialen Sanchez Onaindia eta Goreti Barrutieta Barrenetxea nesken U16ekin, Unax Carballo Fernandez mutilen U16ekin; eta Manex Pujana Lendinez, Eñaut Zuberogoitia Portillo eta Ibon Martinez Arrieta mutilen U18ekin aritu dira.
Zorionak eta segi lanean guztiak!