Sara eta Durango, muga gaindituz…

Zapatu honetan, ekainaren 3an, Sarako Izarra klubaren bisita jaso genuen. 2023ko hau bigarren urtea izan da elkar eman hau gauzatzen duguna. Iaz, Durangarrak Sarara joan ginen eta aurten Saratarrak Durangora etorri dira.

11:00etan U8, U10 eta U12 taldeak aritu ziren. Esan beharra dago ere, gazte eta eskola mailan Sara-Senperek osatzen dutela taldea. Ondoren, 12:00etan U14 taldeek jokatu zuten eta goiza bukatzeko, U16 taldeak aritu ziren 13:30etan nor baino nor.

Sara eta Senperetik 4 autobus hurbildu ziren Durangora, 100 bat jokalari eta beste hainbeste senitarteko. Guztira, 200 pertsonako espedizioa.

Partida bakoitzaren ondoren, merezitako hirugarren denbora izan genuen taldeentzat, makarroiak tomatearekin eta jogurta; eta partida guztiak bukatuta, familien bazkariaz gozatzeko aukera izan genuen 200 pertsonentzat prestatutako gerizpean. Paella, Durangoko gurasoek prestatutako bizkotxa zein pastelak eta ardo gozoaz lagunduta. Ondoren, kantu herrikoien saioa izan genuen eta bi klubetako lehendakarien hitzartzea eta opari trukaketa ere.

Lehendakariek aipatutakoen artean, ekimen honen garrantzia euskal errugbiarentzat, elkar ezagutzeko eta elkar konpartitzeko aukera aparta eta bi herrien arteko muga gainditzeko benetako ariketa. Honez gain, urtero harreman hau lantzeko eta garatzeko konpromisoa, zein urteetan zehar ariketa hau mantenduko denaren desioa.

Eskerrik asko Sara eta Senpereko lagunei eta hurrengora arte!

Traducción / Traduction : https://elia.eus/itzultzailea