U16 taldeak liga garaipen berri bat eskuratu du

DRT 73 – 33 EIBAR
Euskal Ligako bostgarren partidua jokatu zuten Iñigo Barrenetxea eta Zorion Zabalaren neska-mutilek larunbatean Arripausuetan

Azkar batean egin zituen U16 taldeak lehen entseguak, zelaian ondo jarrita eta kontrol askorekin jokatuz. Zorion Zabala entrenatzailearen hitzetan “partidurako geneukan planteamendua jarraitzean – baloia kontrolaz baina azkar jokatuz eta zelaia asko zabalduz – min nahiko egiten genien Eibartarrei. Talde berri samarra zirudien, gogotsua baina zelaiaren espazioaren kudeaketa eskasa egiten zuen”. Joera honekin joan zen partidua atsedenerarte, zer edo zer gorabeheratsua gure taldearen jarrera eta intentsitateari dagokionez.

Bigarren zatia antzera samar garatu zen, baina taldea pixka bat erlaxatu zen eta aurkariak aurrera pausu bat eman zuen. Horrela “tarteka egokiro jardun ginen, baina beste batzutan kontzentrazioa galtzean erraztasunak emateaz gain akats ugari egin genituen. Orokorrean pozik bukatu genuen egindako lanarekin, eskatutakoa ongi bete bait zuten jokalariek. Maila hauetan oso zaila ikusten dut kontzentrazioa 60 minutuz mantentzea, eta arruntak dira esandako gorabeherak. Baina bide beretik jarraitu beharra daukagu, egunero ikasten eta hobetzen”, laburbiltzen du Zabalak. Hurrengo partida datorren larunbatean Gasteizen jokatuko du taldeak.

Azkenik, egun euritsua izan zen larunbatekoa eta desatsegin samarra errugbira jolasteko baina batez ere ikustera etortzeko. Horregatik U16 taldeko staff-ak eta Klubak eskerrak eman nahi ditu zelaira hurreratu ziren zale guztiei. Hau gutxi ez balitz, eskolako U14en partidua atzerapen nahikorekin zioan, horrek dakarren beroketa errutinaren aldaketa eta urduritasunekin. Baina jokalariek kontzentratuta eta gogotsu egin zuten beroketa eta baita partidaren haspatena. ZORIONAK TALDE!

ARGAZKIAK: GONTZAL URIBE