“Helburua jokalarien garapena lortzea da baina batez ere errugbiarekiko grina piztuta mantentzea”
Iñigo Barrenetxea eta Zorion Zabala 2021-2022 denboraldiko U16 Formakuntza taldeko entrenatzaileak dira
Denboraldi berria ezin hobeto estreinatu du DRTn formakuntzako U16 taldeak. Iñigo Barrenetxea aurten ere taldeko entrenatzailea da Zorion Zabalarekin bat.
Nolakoa izan da denboraldi aurrea?
Iraila hasieran ekin genion eta nahiko lasaia joan da. Adin honetan ez dugu entrenamendu espezifikorik egiten. Gure taldearen kasuan hondartza errugbiko txapelketa bat eta lagun arteko “triangular” bat jolastu ditugu, sentsazio onekin bukatuz.
Iñigok iaztik esagutzen ditu jokalari asko, baina niretzako berriak dira denak. Gure joko kontzeptuak barneratu ditzaten eta jokalari berriak egokitzeko erabili dugu aurre denboraldia.
Taldea nola ikusten duzue?
Garapen mailako lehen urteko taldea izateko oso ondo landua dago. 32 jokalari ditugu, oso onuragarria. Baina deialdia egin behar izaten dugu partiduetarako (23 jokalari sartzen dira aktan), eta gogorra da adin hauetan inor jokatu gabe ustea. Zerbait nabarmentzekotan, jokalarien artean dagoen giro aparta da, eskola eta herri ezberdinetakoak direla kontutan izanda.
Liga estreinaldia eta denboraldia nola daramazue?
Estreinaldia oso ona izan da, momentuz jokatutako bi partiduak irabazi ditugu. Gainera joko maila polita erakutsi dugu. Gure heldurua egunez egun jokalarien garapena lortzea da. Eta batez ere errugbiarekiko grina piztuta mantentzea. Nahiz eta denok nahi ditugun emaitza onak lortu. Baina berau aurrekoaren islada izango dela uste dut. Garrantzitsuena talde guztiak (jokalari, entrenatzaile, delegatu, guraso…) gustora ibiltzea da.
Iñigo Barrenetxea y Zorion Zabala: entrenadores del equipo U16
“La pretemporada nos ha servido para que interioricen nuestros conceptos de juego y para adaptar a los nuevos jugadores”
“El estreno en liga está siendo positivo. Hemos ganado los dos partidos disputados hasta el momento y desmostrando un buen nivel de juego”
“Nuestro objetivo es conseguir el desarrollo de los jugadores día a día, que sigan aprendiendo, evolucionando y formándose. Y sobre todo mantener encendida la pasión por el rugby”