Elene eta Izaro Rementeria ahizpak Euskadiko selekzioarekin jokatzeko hautatuak izan dira
DRT Senior Neskak taldeko jokalariak asteburuan Asturiasen jokatuko den Rugby7 Sub18 txapelketan izango dira.
Pasaden urtean ere hautatuak izan ziren baina pandemiarengatik txapelketa bertan behera geratu zen. Orain urte bat beranduago esperientzia bizitzeko aukera izango dute. Elenen hitzetan “esperientzia hau, jokalari bezala, pertsonalki eta mentalki aurrerapausu handi bat izango dela pentsatzen dut”.
Zentzu horretan, Izarok ere ahaztezina izango dela aitortzen du “eta jokalari bezala handitzeko aukera handia izango da”.
Ahizpa bikiak duela zazpi urte hasi ziren DRTn 10 urte zituztenean. Aurten Senior Neskak taldean lehenengo denboraldia osotu dute.
Zorionak bioi eta gozatu esperientziaz!