Durango Rugby Neskak Txapela
Heldu da II. Durango Rugby Neskak Txapela. Maiatzaren 18an, larunbatean, hitzordua dugu guztiok Arripausuetan, 10:30etatik aurrera errugbiarekin.
Bertan sei taldek artuko dute parte guztira: Getxo Rugby Taldea (Bizkaia), La Unica Rugby Taldea (Nafarroa), Biarritz Olimpique (Lapurdi), Hernani Club Rugby Elkartea (Gipuzkoa), Durango Rugby Taldea eta Neskarians partidakoak izango dira.
Neskarians taldea txapelketako parte-hartzaileak diren bost taldeetako jokalariek osatuko dute, eta hauen entrenatzailea Ines Etxegibel izango da. Inesek ibilbide luzea du errugbian jokalari eta entrenatzaile bezala. Beste batzuen artean Espainiar selekzioko hautatzaile izandakoa da eta Durango Rugby Taldeko entrenatzailea ohia da. Talde honen helburua errugbiaren balioak goraipatzea izango da, horretarako erabiliko den bidea lehiaketa izango da.
Txapelketaren formatua ligaxka eta play-offekoa izango da. Lehenik eta behin 3 kidetako bi multzotan banatuko dira taldeak. Txapelaren atal hau goizean jokatuko da, eta arratsaldean kanporaketak jokatuko dira. Honekin batera, gauean afaria egongo da partaide guztientzat.
Txapelketaren helburu nagusiak 2 dira, errugbiaren balioak goraipatzea eta emakumeen kirola, eta bereziki errugbia, ikusgai jartzea. Horregatik Veronica Legorburuk, Durango Rugby Taldeko kapitainak, zaleei eta batez ere emakumezkoei deialdia egiten die, larunbatean, Arripausuetara hurbiltzeko; errugbiaz, jai giroaz eta gure taldeez gozatzeko.
Hurbildu, gozatu eta animatu egun osoko plan honetara!!!
Gora DRT eta Animo Neskak!!!
TXAPELKETA ZUZENEAN JARRAITZEKO AUKERA EGONGO DA HURRENGO LOTURAN: WWW.DURANGORUGBY.EUS/MULTIMEDIA