Aritz Iraetaren agurra

Aritz Iraetak DRTri idatzitako gutuna. Eskerrik asko Aritz bidai polit honegaitik!

Berrizen 2025 eko apirilaren 22an

Kaixo Durango Rugby Taldea,

Urte asko daramatzagu bata bestearen alboan, milaka kilometro milaka gertakizun, milaka bizipen bihotzean daramatzadanak baina garai ezinhobe horiei bukaera emateko ordua iritsi zait, erabakia hartzea ez da erraza izan baina bizitzako momentu honetan tamalez ezin dizut merezi dituzun orduak eskeini, hortaz pena handiz arripausuetako zelaiari (gure etxea) agur esango diot denboraldi amaieran.

Hori dela eta lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizut zure hazia erein zuten guztiei eta urteetan zehar ureztatzen jarraitu duzuenoi.

Eskerrak eman baita ere 12 urteko mutiko horren partez ikastetxera ekarri zenuten pertsona horrek nigan sortutako grinagatik, lehenengo taldekideen aldetik izan nuen harreragatik eta zer esanik ez bertan zeuden entrenatzaileen tratuagatik. Nire nortasunaren eta izaeraren atal nagusi bat zuri dagizut, urteetan zehar bizitako esperientziek eta bidelagunek nire eraikuntza prozesuan funtzesko bihurtu zintuen, zelaian zein hortik kanpo, zurekin bereganatutako baloreak eta etxetik nekartzanak mutiko hori izatetik lehen taldeko kapitain bihurtu ninduten, eta are garrantzitsuagoa nire bizitzako harremanetan izan ditudan jokaeretan eragin zuzena izan dute identitate berezi bat emanez, beste behin eskerrik asko.

Kirol honek sentiarazi dizkidan emozioak, eta bereziki zuk, ezin litezke lerro hauetan laburbildu baina gertakizun batzuk nabarmentze aldera, lehen entrenamenduak, lehen partidetako urduritasun eta zirrara hura, hasierako plakajeak edota entseguak, hirugarren denborak, jubeniletan irabazi genuen bizkaiko kopa hura, seniorretan nire debuta, Ohorezko mailara igotzeko jokatu genuen fase hura edo estatuan zehar egiñiko bidai guztiak… hainbat eta hainbat historio nire oroimenean betiko gordeko ditudanak.

Ez ditut ahaztu nahi urte guzti hauetan ezagutu ditudan pertsonak, horietako batzuekin sortu nuen harreman hurak oraindik bizirik dirau, eta hori zuk bihurtu duzu posible, talde kolektiboaren elkartasuna bultzatuz.

Aldez aurretik aipatutako guzti hori zuk ahalbidetu duzu, oso eskertua sentitzen naiz, entitate baten partaide egin nauzu eta harrotasunez esan dezaket pertenentziaren esanahia zurekin barneratu dudala,beste behin eskerrak eman aukera hau emateagatik.

Errugbilari izateak nire bizitza erabat aldatu duela esango nuke, Arripausueta ez da jarduera fisikoa egiten den toki bat soilik pertsonak bizitzarako hezten dituen leku bat baino, hau izan da nire kasua, bertan pertsona egin bainaiz.

Hitz hauei amaiera emate aldera, nabarian geratu da errugbiaren garrantzia nire bizitzan, hori dela eta, hainbeste maite dugun gure kirol honetan urte askoan zehar neska zein mutilei aukerak ematen jarraitzea espero dut, niri eman zenizkidaten moduan.

Eskerrik asko!!

Aritz Iraeta, DRT-ko jokalaria

Gora DRT!