
Badator Euskaraldia!!
Kaixo lagunok!
Bertan da Euskaraldia, eta Durango Rugby Taldetik bat egiten dugu euskararen aldeko ekimen honekin.
Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala da. Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia hizkuntza-ohituren inertziak astindu eta herritarrek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea da. Euskaraldiak, modu kolektibo eta sozial batean, tokian tokiko euskalgintza aktibatzea eta elkarlanean aritzea ahalbidetzen du, euskaraz bizitzea posible egingo duten neurriak eta espazioak sortuz.
DURANGO RUGBY TALDEAk animatu nahi zaituzte ekimen honetan izen-ematera eta jardueretan parte hartzera.
Parte hartzeko: Euskaraldia.eus webgunean (https://euskaraldia.eus/belarriprest-eta-ahobizi-2025/).
Elkar mugituz egingo dugu!