Kalitate Aurreratuaren ziurtagiria berriztatu du DRTk

Pasaden asteakzenean, Abenduak 11an, Durango Rugby Taldeak bere kudeaketaren kalitatea dela eta, Kalitate Aurretaruaren zirutagiria berriztatu zuen,Euskalit erakundearen bidez. Ziurtagiri hau, 2018an lortu zuen DRT-k lehenengo aldiz, eta hortik aurrera Euskalit-ek ospatu dituen 3 ekitaldietan (2020, 2022 eta 2024) agiri hau bermatu du.

Gainera, gure babeslea den Tabiraberezi-k, Kudeaketa Aurreratuaren Brontzezko “A” ziurtagiria lortu zuen bertan ere.

Kudeaketa Aurreratua-ren diplomak lehen aintzatespen-maila dira. Aurten, 54 erakundek lortu dute aitorpen hori industria eta zerbitzuen, kirolen, hezkuntzaren, eta kulturaren kategorietan.