Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna

Gaur abenduaren 3an, 75 urte betetzen dira Eusko Ikaskuntza erakundeak aurreneko aldiz Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzea erabaki zuenetik. Zenbaki biribila izateaz gain atzera begiratzeko aitzakia ere ematen digu efemeride honek, nola geunden orain dela 75 urte eta nola gauden gaur egun.

Botila erdi betea edo erdi hutsik ikus dezakegu, baina argi dago oraindik bide handia dugula aurretik normalizazioa lortzeko, eta horregatik egun berezi hau aldarrikatzeko beharra.

Aditu askoren esanetan gure hizkuntzaren etorkizuna aisialdia eta kirol jarduerekin lotuta dago. Eremu informal horiek indartu beharko ditugu hurrengo urteetan gure hizkuntzak merezi duen espazioa izan dezan.

Kirol elkarteok zeresan handia daukagu euskararen sustatze prozesuan. Urrats handiak eman dira eskoletan, baina ez da nahikoa, beste esparru batzuetan ere badugu zer esan eta zer egin, eta lehen aipatu dugun moduan kirola da, hain zuzen ere, horietako bat.

Durango Rugby Taldeak, sortu zenetik, hautu argia egin zuen gure hizkuntzaren alde, eta gaur abenduaren 3an berretsi nahi dugu gure konpromisoa, lanean jarraituko dugula euskaraz eta euskararen alde, merezi duen tokia eta presentzia lortu arte.

Eskerrik asko DRTko Euskera batzordearen arduradunari, Gotzon Gomezi, testu polit hau idazteagatik!