Zelako asteburua hau… [kronika & argazkiak]
Emozioz beteriko asteburua izan dugu maiatzaren 18ko hau.
Eskolako U10 eta U12 taldeek Hernani jaso zuten eta Eskolako U14 taldeak II. Agur U14 Topaketan parte hartu zuen Arripausuetan, SaraSenpere, HernaniAtletico, EibarMutriku eta Bambinarians taldeekin batera. Goiz polit, errugbi eder eta giro onean. Eskerrik asko kanpotik etorritako taldeei, hirugarren denbora ederra antolatu zuten gurasoei, epaile lanak egin zituzten guztiei, staffari, bestelako laguntzaile danei eta Topaketa hau babestu duen Sukia Eraikuntzari.
U16 taldeak, finalera sailkatzeko bueltako partida izan zuen Bilbon zapatu eguerdian, joaneko partidan 10-14 galdu bazuten ere, bueltakoan 19-21 irabazi zuten gure neska mutilek baina puntu bakarragatik, ez zuten kanporaketa gainditzea lortu. Hala ere, esperientzia baliagarria izan dute ligan zehar eta azken faseko kanporaketa hauetan ere, gure formazioko jokalariek. Txalo haundi bat jokalariei, staffari eta gurasoei. Eskerrik asko danei!
Senior Mutilek, berriz, zapatu arratsaldean Euro Challenge Rugby Zazpiko txapelketako lehen jadunaldia izan zuen Hernanin baina antolaketa eskasa tarteko, ez zen epailerik bertaratu txapelketara eta epailerik gabe jokatu zituzten euren partidak. Tamalez, egoera honek jokoa baldintzatu zuen eta liskarrak tarteko, gure mutilek ez zuten azken partida jokatu txapelketako giroa gaiztotu zela ikusirik. Burua gora mutilak eta segi aurrera!
Guzti honez gain, ostegunetik zapatura, martxan izan genuen III. Tabirra Garagardo Azoka Landako Gunean. Bertan, klubeko jende mordoak bere aletxoa jarri zuen ekimen hau aurrera ateratzeko euren denbora eskainiaz. Eskerrik asko bertaratu zineten guztiei eta modu desberdinean lagundu zenuten guzti-guztiei.
DRT familia gara.
https://www.euskadi.eus/traductor/