2025 urteko baztarrak burututa

Atzo, 2025eko uztailaren 10ean, Durango Rugby Taldeko Egoitzan, 2025 urteko Bazkideen Ohiko eta Ohiz Kanpoko Batzarrak burutu ziren. 60 bazkide inguru bertaratu ziren eta bertan, 2024-2025 denboraldian batzorde desberdinek burutako ekimenak azaltzeaz gain, ixtear dagoen denboraldiko kontu ekonomikoak aho batez onartu ziren. Ondoren, 2025-2026 denboraldirako aurkeztutako aurrekontuak ere onartuak izan ziren. Azkenik, inolako galdera edo eskaerarik egin ez zelarik, Ohiko Batzarra bukatutzat eman zen.

Jarraian, Ohiz Kanpoko Batzarra burutu zen Durango Rugby Taldeko Zuzendaritza Batzordea hautatzeko. Puntu honetan, hautagaitza bakarra aurkeztu zen eta “DRT Zaleak” Taldearen izenean, Zorion Zabalak hitza hartu zuen, bera buru izango duen Zuzendaritza Taldearen asmoen berri emanez. Zuzendaritza Talde berria, besteak beste; honako hauez osatua egongo da: Lehendakaria; Zorion Zabala, Lehendakariordea; Virginia Sagardyu, Idazkaria; Reyes Goikoetxea, Diruzaina; Gotzon Gómez, Bokalak; Aitor Iriondo, Urko Bidaurrazaga, Elene Rementeria, Uribarri Barrutieta eta Nerea Lasa.

Bukatzeko, azken lau urteetan klubeko lehendakari izandako Txusmenek hitza hartu zuen. Zuzendaritza Batzorde berriari ongi etorria emateaz gain, klubaren inguruko ezagutza helarazteko, berarekin batera azken urteetan ibilitako Zuzendaritza Taldeko kideen prestutasuna adierazi zuen. Horrez gain, Zuzendaritza Batzordean ibilitako kideei; Jon, Gonzalo, Txarli, Poti, Imanol eta Ikerri, eta baita Ane Martinezi eta Gotzon Gómezi, klubeko languntzaileei, langileei eta bere etxekoei eskerrak eman eta DRTn 35 urtetik gora izan duen ibilbidea, Agur eta eskerrik asko! batekin amaitu zuen. Bertaratutakoek, txalo zaparrada batekin erantzun zuten.

____

Ayer, 10 de julio de 2025, se celebraron en la Sede del Durango Rugby Taldea las Asambleas Ordinarias y Extraordinarias de Socias/os del año 2025. Asistieron alrededor de 60 socias/os y allí, además de exponer las actividades llevadas a cabo por las diferentes comisiones en la temporada 2024-2025, se aprobaron por unanimidad las cuentas económicas de la temporada que está a punto de cerrar. Posteriormente, también fueron aprobados los presupuestos presentados para la temporada 2025-2026. Finalmente, no habiéndose formulado ruegos ni preguntas, se dio por finalizada la Junta Ordinaria.

A continuación se celebró la Asamblea Extraordinaria para la elección de la Junta Directiva del Durango Rugby Taldea. En este punto, sólo se presentó una candidatura y en nombre del grupo “DRT Zaleak”, Zorion Zabala tomó la palabra, informando de las intenciones de la Junta Directiva que él presidirá. El nuevo equipo directivo estará compuesto, entre otras/os, por el Presidente; Zorion Zabala, Vicepresidenta; Virginia Sagardyu, Secretaria; Reyes Goikoetxea, Tesorero; Gotzon Gómez, Vocales; Aitor Iriondo, Urko Bidaurrazaga, Elene Rementeria, Uribarri Barrutieta y Nerea Lasa.

Por último, tomó la palabra Txusmen, presidente del club durante los últimos cuatro años. Además de dar la bienvenida a la nueva Junta Directiva, expresó la disposición de los miembros de la Junta Directiva que le han acompañado en los últimos años para transmitirles su conocimiento sobre el club. Además, dio las gracias a los miembros de la Junta Directiva; Jon, Gonzalo, Txarli, Poti, Imanol e Iker, y también a Ane Martinez y Gotzon Gómez, a las/os trabajadoras/es, a las/os colaboradoras/es y finalmente a sus familiares; termino su andadura en el DRT con un Agur eta eskerrik asko!. Las/os asistentes replicaron con un aluvión de aplausos.