1500 gaztek hitzordua dute errugbyarekin

Urteak dira DRTetik tag topaketak antolatzen ditugula Durangoko ikastetxeetako ikasleekin, aurten Abadiñoko ikastetxe bat batuko da topaketa honetara eta horrela 1500 ikasle pasako dira Arripausuetako rugby zelaitik gazteen artean kirola sustatzeko helburuarekin.

Topaketa hau berezia izango da ordea, urteak dira hiribilduko taldeak solidaritatea adierazi izan duela erakunde desberdinekin. Pasadan urtean adibidez elikagaiak eta jantziak batu ziren Rio de Oro erakundearentzat. Oraingoan taldeak JAEDekiko elkartasuna erakutsi nahian, partaide bakoitzari euro bat eskatuko dio. Bertan lortzen dugun diru guztia erakundeari emango zaio.

GORA DRT!!!