OSKAR ASTARLOA DURANGO NISSAN GAURSA RUGBY TALDEKO ENTRENATZAILE BERRIA

OSKAR ASTARLOA DURANGO NISSAN GAURSA RUGBY TALDEKO ENTRENATZAILE BERRIA

 

                DRTren denboraldi arrakastatsuaren ondoren, Ines Etxegibelek lan arrazoiak tarteko, Kataluniara bueltatu behar izan du. Hori dela eta, Zuzendaritza Taldeak Inesek egindako lanaren pare egongo den entrenatzailea bilatzeko ahaleginak egin ditu.

            Aukeratua, Oskar Astarloa (Elgoibar, 1974/9/6) izan da. Pertsona gutxik ez dute Oskar ezagutuko baina bere ibilbidea gogoratzea komenigarria da. Elorrion hasi zuen Jokalari bidea, hortik aurrera Lapurdiko Baiona eta Donibane Lohitzunen eta Bizkaia zein Gipuzkoako Getxo, Ordizia, Bera Bera eta Gernikan ibili da. Aipatzekoa da ere Euskadiko zein Espainiako selekzioekin sarritan aritu dela. Espainiakoarekin 1999ko errugbi XV Munduko Txapelketan Galesen eta 2001eko errugbi VII Munduko Txapelketan Argentinan parte hartu zuen.

            Entrenatzaile alorrean (II. maila tituluduna), Baionan jokatzen zegoela Elorrioko oinarrizko mailetako taldeetan eskainitako laguntza, eta azken urte honetan Gernika Rugby Taldeko entrenatzailea. Esperientzia gutxiko entrenatzailea izanagatik ere, Durango Rugby Taldeko Zuzendaritza Taldeak, klubak duela urte batzuk hasitako lanarekin jarraitzeko pertsona egokiena dela deritzo.

            Oskarrek bere lanean, Ricardo Acosta “Fisa”ren (II. maila tituluduna) laguntza izango du. Klubeko gizon, DRTko hasierako urteetako gazte mailako jokalaria. Klubeko talde guztietatik pasatutakoa eta lehenengo taldeko igoera desberdinetan parte hartutakoa, gaur egungo Ohorezko “B” Mailara heldu arte. Entrenatzaile alorrean klubeko eskolan hasi eta oinarrizko mailetatik pasatu ondoren, nagusiekin ibili da azken urte hauetan. Eta Inesekin batera, nagusien lehen taldeak azken denboraldian emandako urrats garrantzitsuaren errudun izan da.

            Euren ardurapean dago nagusien taldeak denboraldi honetan lortu beharreko helburuak lortzea. Seguru gogo eta esperientzia faltarik ez dutela. Horretarako, Zuzendaritza Taldearen babes osoa dute eta ziur gaude jokalariena ere izango dutela.


 

OSKAR ASTARLOA NUEVO ENTRENADOR DEL DURANGO NISSAN GAURSA RUGBY TALDEA.

 

Tras la exitosa campaña del DRT a los mandos de Ines Etxegibel, motivos laborales le han obligado a volver a Cataluña. La imposibilidad de continuar entrenando a nuestro club ha obligado a la directiva en esforzarse en buscar un sustituto a la altura del trabajo realizado por Ines.

Finalmente ha sido Oskar Astarloa (6/9/1974, Elgoibar) el elegido. Pocas serán las personas que no conozcan a Oscar, pero no está de más recordar su trayectoria. Como jugador comenzó su andadura en el Elorrio y con posterioridad su carrera se ha desarrollado en equipos de máxima categoría de Iparralde (Bayona y San Juan de Luz), como de Hegoalde ( Bera-Bera, Gernika, Getxo, Ordizia). A destacar asimismo sus múltiples participaciones con la Selección de Euskadi y la selección Española. Con esta última disputó 2 Mundiales de rugby, En 1999 en Rugby XV en País de Gales y en 2001  en Rugby VII en Argentina.

En la faceta de entrenador (Titulado nivel II) su experiencia es menor y se limita a la ayuda que prestó en las categorías de base del Elorrio durante su estancia en Bayona  y a la desarrollada el último año como entrenador del Gernika. Esta menor experiencia no ha sido óbice para que la Directiva del Durango Rugby Taldea le haya elegido como la persona óptima para continuar con el trabajo iniciado hace unos años por el club.

Su trabajo en el club contará con el respaldo de Ricardo Acosta “Fisa” (Titulado nivel II). Hombre de club e integrante del primer equipo cadete que se formó en los inicios del club. Como jugador ha pasado por todas las categorías del club y ha sido participe de varios ascensos del equipo senior hasta llegar a División de Honor B. Como entrenador comenzó en la escuela de rugby pasando después a las categorías de base. En la pasada temporada fue coparticipe junto a Ines del salto cualitativo logrado por el equipo Senior.

En manos de ellos queda alcanzar los objetivos del equipo Senior para esta temporada. Seguro que experiencia y ganas no les faltan. Para ello cuentan con el apoyo total de la Directiva y a buen seguro de todos y cada uno de los jugadores.

 

 

SENIOR DH B

1. APAREJADORES BURGOS 37
2. BATHCO R.C. 32
3. ZARAUTZ R T 27
4. CRAT CORUÑA 22
5. ORENSE R.C. 21
6. EIBAR R.T. 21
7. DURANGO NISSAN GAURSA R.T. 18
8. UNIV. VIGO R.C. 18
9. BERA BERA R.T 17
10. URIBEALDEA R.T. 12
11. REAL OVIEDO R.C. 10
12. EL SALVADOR B 10

NESKAK EUSKAL LIGA 1º FASE

1. LA UNICA R.T. 20
2. GAZTEDI R.T. 15
3. EIBAR R.T. 14
4. GERNIKA R.T. 14
5. LA RIOJA R.C. 10
6. BERA BERA R.T 9
7. DURANGO NISSAN GAURSA R.T. 8
8. HERNANI RKE 6
9. UNI BILBAO R.T. 1
10. ORDIZIA R.T. 0

SUB 18- TALDE A

1. HERNANI / ATLETIKO 19
2. ORDIZIA R.T. 17
3. DURANGO NISSAN GAURSA R.T. 17
4. LA UNICA R.T. 12
5. GETXO R.T. 10
6. EIBAR R.T. 5
7. IRUÑA R.T. 0

SUB 16-TALDE A

1. HERNANI / ATLETIKO 20
2. ORDIZIA R.T. 20
3. LA UNICA R.T. 16
4. GETXO R.T. 10
5. IRUÑA R.T. 8
6. DURANGO NISSAN GAURSA R.T. 1
7. EIBAR R.T. -6